XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANDRE KATTALIN - Etzen beste biderik gure lotsakizunari lur emateko, baiñan, jende arroputz oiek ontzat artu etzuten ezkeroz, guk, eskubide guziz, beste bide bat aukeratu dugu.

ANDRE KONTXESI - Zer bide?

ANDRE KATTALIN - Ba'al-dakizu nundik natorren? Korreo etxetik. Ona emen (atera bitza polsatik), Joxe Migel'ek Agata'ri eta bere etxekuai egindako sei azkeneko eskutitzak. Ez gure alabak eta ez Keleotarrak eztituzte ikusiko, etxera joan orduko erreko baiditut...

ANDRE KONTXESI - Baiñan nola jabetu zera?

ANDRE KATTALIN - Diruak ate guziak zabaltzen ditu, Kontxesi. Juxto karterua erosi egin dugu. Illabete ontan Agata'k eztu Joxe Migel'en eskutitzik jaso eta eztu geiago jasoko.... Luzaro gabe ordea, bat artuko du, Joxe Migel bezero dagon etxekoena, mutillaren ilberria emanaz.

ANDRE KONTXESI - (Izututa) Il egin bear al-duzute? (Bat batean dilijentziaren otsa entzun bedi).

ANDRE KATTALIN - Emen da dilijentzia. (Begira jarri bitez) Orra, Pablo nire senarra dilijentzitik orain jatxi.

ANDRE KONTXESI - Baiñan jakingarrienean aria etenda utzi didazu, Kattalin...

ANDRE KATTALIN - Pablo'k kontatuko digu gaiñerakoa, emen da-ta.

ZAZPIGARREN JARDUNALDIA. Lengoak, PABLO eta mutil bat maletakin

PABLO - Jainkoa'k arratsaldeon, aizpatxo maiteak. (Besarka bitza bi matrailletan musu bana emanaz). Zuen kunplimentua neurriz gaiñerakoa da.

ANDRE KATTALIN - (Irritsu) Kartan esaten zeñidan dilijentzi ontan elduko ziñala eta billa atera gatzaizkizu. Andre on batek zer gutxiago eginen du bere senar maiteagatik?

ANDRE KONTXESI - (Irripartsu au ere) Ni berriz, goizean eldu naiz Deba'tik nire aizpa maitearekin eguna pasatu ustean eta berarekin kalean arkitu naizelarik, esan dit oraintxen zentozela txangotik. Dakuskezunez, gure kunplimentua ezta neurriz gaiñerakoa, neurrikoa baizik... Ta txango ori ondo egin al-duzu?

ANDRE KATTALIN @- Konta zaizkiguzu lenbailen zure ibillerak, entzuteko jakimiñez gaituzu-ta.

PABLO - Txit ongi, Jaungoikoa'ri eskerrak eta nire eginkizunak ere txit ongi atera dira. Au dala-ta, biziki pozik natorkizute zuen artera. (Morroiari) I, mutil, eramaitzak maletok etxera, nik izketan luzetsiko baitiat bearbada.